Bihar izango da ingelesean trebatzeko lehen jarduera, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ingelesean trebatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza zentroan, eta bihar izango da lehen saioa. Ingelesa ama-hizkuntza duen Ellie de Carlek gidatuko du solasaldia, 19:00etan hasita, eta ingelesean trebatu nahi dutenei zuzenduta dago, ulermena eta adierazpena hobetzeko. Kultura ingelesa izango du Ellie de Carlek hizpide, eta, besteak beste, honako gai hauek landuko ditu: tradizioak, hango janari tipikoa, futbola eta beste hainbat bitxikeria. Hurrengo bi solasaldiak apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izango dira, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide