Familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria eskatzeko epea martxoaren 31n bukatuko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da.

Azpeitian, Familia ugariek 2017ko Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria eskatzeko duten epea martxoaren 31n bukatuko da. Familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskaria egin nahi dutenek. Familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da hobaria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide