Kilometroa erosi duten eragileak. (Argazkia: Maxixatzen)
Apirilaren 5ean, eguna argitzerako iritsiko da Korrika Azkoitira; 05:40ak aldera, hain zuzen ere. Atzo egin zuten kilometroa erosi duten eragileek bilera, eta ondoren zozketa egin zuten. Guztira, 21 eragilek eman diote babesa Korrikaren XX. edizioari.
Lekukoa Azpeititik iritsiko da eta Azkoitiko Udaleko ordezkariek jasoko dute. Herria zehazkartu eta gero, Altzibartik Elgoibarrerako bidea hartu eta Azkarateko mendatea gaindituko dute. Elgoibarkoei San Jose Egoitzako kideek emango diete lekukoa.
Martxoaren 30ean Otxandiotik (Bizkaia) irten eta herriz herri igaroko da euskararen aldeko aldarria. Apirilaren 5ean igaroko da Urola Erdiko herrietatik, goizean goiz. 03:50 inguruan iritsiko da Zestoara, eta 05:00-05:15 aldera, berriz, Azpeitira. Horren ostean, 05:40 aldera helduko dira korrikalariak Azkoitira. Apirilaren 9an amaituko da lasterkaldia, Iruñean
Hona hemen, eragile bakoitzari egokitu zaion kilometro zatia:
- Udala (Txiki Golf - Eroski biribilgunea)
- Tabernaixek Elkartea (Eroski biribilgunea - Julio Urkixo, 40)
- Herrixen Dendarien Elkartea (Julio Urkixo, 40 - Intsausti Parkea)
- Gure Esku Dago (Intxausti - Eroski txikiko autobus geltokia)
- AEK (Eroski txikiko autobus geltokia - Balda Plaza)
- Bizilore (Balda Plaza - Eliz Ataria)
- Sostenipe (Eliz Ataria - San Martin kalea)
- Udaberri Indarlan (San Martin kalea - Altzibar sarrera)
- Anaitasuna Futbol Taldea (Altzibar sarrera - Elgoibarrerako biribilgunea)
- Basokerrak (Elgoibarrerako biribilgunea - Baliaras)
- 1+1=24 (Baliaras - Aingeru Guarda)
- Umore Ona (Aingeru Guarda - Zulueta)
- Ama Madalen (Zulueta - Olasoko bidegurutzea)
- Floreaga (Olasoko bidegurutzea - 2.000 metroko kartela)
- Triatloi taldea (2.000 metroko kartela - Dukeko baserri parea)
- Erniarraitz (Dukeko baserri parea - 32. kilometroko kartela)
- Urola Ikastola (32. kilometroko kartela - 1.000 metroko kartela)
- Xabier Munibe Ikastola (1.000 metroko kartela - Azkarateko zubi hasiera)
- Maxixatzen (Azkarateko zubi hasiera - Madarixako bidegurutzea)
- Matadexe (Madarixako bidegurutzea - Azkarate zaharreko tunel azpia)
- San Jose Egoitza (Azkarateko tunel azpia)