Hasi dira Bebarruko Jardunek, Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 23a, 16:09

Maiatzaren 3ra arte hainbat ekintza izango dira: kontzertuak, zinema zikloak eta tailer bat, hain zuzen ere.

Alemaniako Shelter taldea, atzo, Matadeixen. (Argazkia: Juan Luis Romatet) Shelter taldearekin eman ziote hasiera Bebarruko Jardunei atzo, Matadeixen. Matadero Ekintzak taldeak urtean bi aldiz egiten dituzte jardun horiek: udaberrian eta udazkenean. Udaberrikoak atzo hasi ziren eta maiatzaren 3ra arte iraungo dute. Musikaz gain, zinemak zein tailer batek ere izango du tartea Bebarruko Jardunetan. Hona hemen egitaraua: -Kontzertuak Martxoak 31. Luma eta Octuvre, 22:30ean. Apirilak 9. Muskulo, 19:00etan. Apirilak 22. Cesped de Verdad eta Los Cosmeticos, 22:30ean. Apirilak 27. Daniel Ardura eta Ibon Rg, 21:30ean. -Zinema zikloa Lente argazkilaritzari buruzko zinema zikloa, martxoaren 29tik maiatzaren 3ra. Saioak asteazkenetan izango dira, 21:30ean. Martxoak 29. Finding Vivian Mayer. Apirilak 5. Bill Cunningham New York. Apirilak 12. Pecker. Apirilak 19. Mapplethorpe: Look at the picture. Apirilak 26. The Salt of The Earth. Maiatzak 3. The Forgotten Space. -Tailerra Apirilak 8. Kolodio hezea argazkilaritza teknika lantzeko tailerra izango da, Jon Andoni Martin Pegotek gidatuta, 15:00etan. Izena eman behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide