Oinarrizko gitarra ikastaroa eskainiko dute martxoaren 27tik uztailaren 3ra, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ikastaroa astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:30era. Bazkideek 33,40 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 50 euro.

Elkarguneak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute. Martxoaren 27tik uztailaren 3ra izango dira saioak, astelehenetan, 18:00etatik 19:30era arte. Guztira ordu eta erdiko 13 saio izango dira. Izena Elkargunean eman beharko da. Bazkideek 33,40 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 50 euro. Plaza mugatuak daude eta gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa martxan jartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide