Eskolako materiala biltzen ari dira parrokian Malira bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko parrokian eskolako materiala biltzen ari dira Maliko Togo herrira bidaltzeko. Besteak beste, boligrafoak, koadernoak, folioak eta arkatzak jasoko dituzte. Parrokian jarri dituzten kaxetan utzi behar dira, apirilaren 9a baino lehen, eliza zabalik dagoen ordutegian: 09:00etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era. 600-700 ikasleko eskola bati laguntzea da asmoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide