Garazi Legarda-Ereño da Zubiaurre elkartearen logo berriaren egilea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Zubiaurre Igeri Elkartearen logo berria. (Garazi Legarda-Ereño) Azkoitiko Zubiaurre Igeri Elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta horren harira, elkartearen logo berria sortzeko lehiaketa egin dute. Guztira, 22 irudi jaso dituzte, eta, azkenean, Garazi Legarda-Ereñorena izan da irabazlea. Millar Larramendiren oparia eskuratu du sari gisa. Horrez gain, Izpi Optikak eskainitako opari bat zozkatu dute partaideen artean, eta Alazne Larrañagak irabazi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide