Hiru lagun hil dira Azkaraten, lau autoren eta kamioi baten arteko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 13a, 18:24

Kamioi batek guraizearena egin du, eta lau autok haren aurka egin dute talka. Ertzaintzaren arabera, bost lagun zauritu dira ezbeharrean; horietako bat larri. Azkoitia eta Elgoibar arteko errepidea moztuta dago.

Istripu larria gertatu da 17:45ean, GI-2634 errepidean, Azkarate mendatean, Elgoibarko noranzkoan. Elgoibar aldera zihoan kamioi batek guraizearena egin du, eta lau auto jo ditu. Hiru lagun hil dira ezbeharrean. Dagoeneko biktima guztiak identifikatu dituzte. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, horietako bat eibartarra da, eta beste biak errumaniarrak. EITBren arabera, 41 urteko gizona da Eibarko bizilaguna eta beste hildakoetako batek 51 urte zituen. Ezbeharra tarteko, beste bost lagun zauritu dira, eta horietako bat larri dago. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20 urteko mutila zauri larriekin eraman dute Donostia Ospitalera. Beste lau zaurituak, 70 urteko eta 68 urteko andre-gizonak, 58 urteko gizon bat 22 urteko neska bat, berriz, Zumarragako, Mendaroko eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte. Istripua dela-eta, Azkoitiko eta Elgoibar arteko errepidea moztuta dago bi noranzkoetan. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu zuen istripuaren ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide