Koateik irabazi du asto apustua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Koateik eta Txapelek asto apustua jokatu zuten atzo arratsaldean Elgoibarko Sigma probalekuan. 18:00etan hasi zen proba, eta, lehenik, Txapel plazaratu zen, bi astorekin. Bi astoak batera aritu ziren tiraka –modalitate hori gutxi ikusia da–, eta 73 plaza justu egin zituzten. Ondoren, Koateiren txanda izan zen, eta 82 plaza justu egin zituen azkoitiarrak. Hala, Koateik irabazi zuen apustua. Apustuan hainbat arau izan ziren: Sigma jatetxearen asto harria erabiltzea, Txapel izatea plazaratzen lehena bi astorekin eta bi partaideek etxeko itzainak izatea. 3.000 euro zeuden jokoan, eta, beraz, Koateik eskuratu zuen sari hori. Hona hemen Ibon Errazuk apustuan ateratako argazki batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide