Xabier Zalduak irabazi du aizkora apustua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 12a, 17:48

Luis Txapartegik eta Xabier Zalduak aizkora apustua jokatu dute gaur. Zalduak 56 minutu eta 17 segundo behar izan ditu lanak egiteko, eta, Txapartegik, berriz, ordubete minutu bat eta zazpi segundo.

Luis Txapartegik eta Xabier Zalduak aizkora apustua jokatu dute gaur, 12:00etan hasita, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Txapartegik plazaratutako 20 kana-erdiko pago enbor ahalik eta azkarren ebakitzen saiatu dira, eta Zaldua izan da irabazlea. Izan ere, 56 minutu eta 17 segundo behar izan ditu lanak egiteko, eta, Txapartegik, berriz, ordubete minutu bat eta zazpi segundo. Lehian 12.000 euro zeuden jokoan, eta, beraz, Zalduak eskuratu du diru kopuru hori.  Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatu du saioa. Jende ugari bertaratu da, eta giro polita izan da pilotalekuan. Hona hemen proban Ibon Errazuk ateratako argazkiak: [flickr_set id="72157681334561295"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide