Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoa jendez gainezka zela, erabakitzeko eskubideaz luze eta zabal aritu ziren atzo Gure Esku Dago dinamikako Angel Oiarbide eta David Fernandez CUPeko parlamentari ohia. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesuen inguruan gogoeta mamitsuak utzi zituzten. Besteak beste, honako hau esan zuten: "Ez dago prozesu subiranistarik, herri galdeketarik gabe".
Hona hemen Azkoitiko Urrats taldeak atzoko saioan ateratako argazki batzuk: