Mendiko eski irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak martxoaren 18rako eta 19rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 9a, 17:36

La Sarra-Musales-Respomuso eta Respomuso-Trondella-La Sarra ibilbideak egingo dituzte. Gaua Respomuson pasatuko dute.

Martxoaren 18rako eta 19rako mendiko eski irteera antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Larunbatean, La Sarra-Musales-Respomuso ibilbidea egingo dute. Respomuson lo egin eta Frondellara joango dira, eta handik La Sarrara. Izen ematea Etxeza harategian edota Lopetegi Iturgintzan egin beharko da, martxoaren 15a baino lehen. Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek azaldu dutenez, komenigarria da federatua izatea, eta elkartea ez da "ezeren erantzule egingo". Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 60 euro. Prezio horietan sartuko dira kotxeko bidaia, afaria, egonaldia eta gosaria. Azkoitiko liburutegi aurretik irtengo dira, 06:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide