Urteko kuota mantenduko dute Azkoitiko Jubilatuen Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 9a, 16:16

Kuota martxoan kobratuko zaie bazkideei, eta oraindik kontu korronte zenbakia eman ez dutenei elkarteko bulegora ekartzeko eskatu die Azkoitiko Jubilatuen Elkarteak.

Joan den larunbatean Jubilatuen Elkarteko batzarrera 100 bazkide inguru gerturatu ziren. Han, iazko ekintzak eta kontuak azaldu ziren eta urteko kuota mantentzea erabaki zen. Kuota hori martxoan zehar kobratuko zaie bazkideei. Oraindik kontu korronte zenbakia (IBANeko 24 zenbaki) eman ez duten bazkideei elkarteko bulegora ekartzeko eskatu die Azkoitiko Jubilatuen Elkarteak. Horrez gain, 2016ko urte bukaeran bidalitako gutunak jaso ez zituztenei edo jaso arren bulegora itzuli ez zituztenei ere, bertara azaltzea eskatu die.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide