Aizkora apustua izango da igandean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Luis Txapartegi eta Xabier Zaldua izango dira aurrez aurre, 12:00etan hasita, Gurea pilotalekuan.

Luis Txapartegik eta Xabier Zalduak aizkora apustua jokatuko dute igandaen, 12:00etan hasita, Azkoitiko Gurea frontoian. Txapartegik plazaratutako 20 kana-erdiko pago enbor ahalik eta azkarren ebakitzen saiatuko dira, eta 12.000 euro izango dira jokoan. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide