Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta egun horren bueltan, hainbat jarduera antolatu dituzte Azkoitiko Udalak eta Sostenipe talde feministak. Horietako hainbat egin dituzte dagoeneko, baina beste zenbait ere izango dira datozen egunetan. Martxoaren 8an, otsaileko ohiko udalbatzarrean onartutako adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo du udalak, 11:00etan. Horrez gain, gaurtik martxoaren 17ra "herriko emakume esanguratsuen" erakusketa egongo da ikusgai Elkargunean. Sostenipe talde feministak, berriz, elkarretaratzea egingo du martxoaren 8an, 19:00etan, herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide