Bi edukiontzi kiskali dira bart Azkoitiko Santa Klara auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Erretako bi edukiontziak. (Bomberos Euskadi) Bomberos Euskadik Twitterren jakinarazi duenez, Azkoitiko Santa Klara auzoan, komentuaren aurrean eta Matadeixen ondoan, bi edukiontzi kiskali dira gaur goizaldeko 04:00ak aldean. Edukiontzien ondoan zegoen auto bat ere kaltetu du suak. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren tokira, baina ez dakite zerk eragin duen sua. Halere, ez dute baztertu ezezagunek edukiontziei su eman izana. Hona hemen edukiontzien irudi gehiago:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide