Zumaiako santelmoetan karpan txandak osatzeko jendea behar dute

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017ko mar. 3a, 14:42

Txosna Batzordeak moilan jarriko duen karpan lanean jardutera animatu dituzte herritarrak

Santelmoak ate joka dira Zumaian, eta Txosna Batzordeak, festei hondar aletxoa jartzeko asmoz, aurten ere egitarau oparoarekin karpa jarriko du moilan. Dagoeneko lanean ari dira guztia antolatzeko, kontzertuak lotu, egitaraua osatu eta beharrezko guztia prestatzen. "Eta guzti hau, nola ez, auzolanean, auzolana ezinbestekoa baita guztia aurrera ateratzeko, jaiak benetan herritik eta herriarentzat izateko. Horregatik herritarrei beraien hondar aletxoa eskatu nahi diegu karpako txandak lotzeko. Zazpi egunez guzti hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa baita denon ekarpena. Lagun kuadrilla edo norbanako, ongietorria izango dira guztiakā€ aipatu dute. Hala, laguntzeko asmoa duen edonorkĀ zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi edo 638 85 95 19 telefonora deitu beharko du. Ondoren, taula bat helaraziko zaio bertan berak nahi duen txanda aukeratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide