Gaurtik igandera bitartean ospatuko dituzte aurtengo Baztarrikalde kaleko festak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 3a, 12:29

Gaur Mus Txapelketa izango da 22:30ean hasita, Orion elkartean. Bihar arratsaldean zaldi proba jokatuko dute, eta igandean asto proba. Umeentzako jolasak eta txokolatada ere izango dira bihar.

Iazko Baztarrikaldeko asto probetako irudia. (Ana Abarisketa) Gaur hasita festak ospatuko dituzte Baztarrikalden. Ohiko legez, zaldi eta asto probak izango dira festetako ekitaldi nagusiak. Gaur Mus Txapelketa izango da Orion elkartean. 22:30ean hasiko da lehia, eta aurretik eman beharko da izena. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Bihar arratsaldean izango dira ekitaldiak. 17:00etan umeentzako jolasak eta txokolatada egingo dituzte. 18:00etan, berriz, Isidro Erretegia Zaldi Proba Saria jokatuko dute. Itziarko Etxeberri, Laukizeko Garagartza eta Aulestiko Ubillots baserrietako zaldiak ariko dira lehian. Igandean jarraituko dute festek, eta egun horretan bertan bukatuko dira. 12:00etan umeentzako zezen txikiak eta poniak izango dira. 17:30ean hasiko da VIII. Joxe Astarbe Asto Proba Saria. Azkoitiko Izer Etxetxo, Koatei eta Txibilter baserrietako astoek jokatuko dute. EGITARAUA Gaur, ostirala 22:30. Mus Txapelketa, Orion elkartean. Bihar, larunbata 17:00. Umeen jolasak eta txokolatada. 18:00. Zaldi proba izango da. Isidro Erretegia Saria jokatuko dute. Etzi, igandea 12:00. Umeentzako zezenak eta poniak. 17:30. Asto proba izango da. VIII. Joxe Astarbe saria jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide