08:15ean zen autobusa ateratzekoa liburutegi aurretik, baina lasterketaren ordua atzeratu egin denez, autobusa ere ordu laurden beranduago aterako da.
Aurreko urteetan bezala, Azkoitiko Udalak autobusa antolatu du Donostiako 28. Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat. Lasterketa igandean izango da, eta autobusean joan nahi dutenek, aurrez Elkargunean eman beharko dute izena. Lasterketaren ordua aldatu egin dute, 10:00etan zen hastekoa baina 10:30ean hasiko da, eta, horregatik autobusa ere ordu laurden beranduago aterako da. Hau da, goizeko 08:15ean atera ordez, 08:30ean aterako da liburutegi aurretik. Zerbitzua doan da, baina kontutan izan behar da joateko bakarrik dela, itzultzeko ez da autobusik izango.