Azkoitia Lagunkoia egitasmoko bilera izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitia Lagungoia egitasmoko taldeak bilera egingo du gaur, 18:00etan, Elkargunean. Proiektuaren helburu nagusia da adineko pertsonentzat "herri lagunkoia" eratzea, "zahartze aktiboa" sustatuz. Horretarako, ordea, beharrezkoa da herritarren parte hartzea, eta haiekin talde bat osatzen ari dira. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta beste hainbat herritan ere ari dira garatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide