Kaleratu dute Azkoitiko inauterietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ots. 18a, 16:03

Mozorro lehiaketan parte hartzeko, udaletxeko harrera bulegoan eman behar da izena, otsailaren 24a baino lehen.

Iazko Azkoitiko inauterietan hartutako irudi bat. (Julene Frantzesena) Ate joka datoz inauteriak, eta Azkoitian kaleratu dute dagoeneko festetako egitaraua. Hona hemen datorren asteburuan izango diren ekitaldien zerrenda: Otsailak 24, ostirala -16:00: Ikastetxeetako umeen kalejira. -17:00: Umeentzako merienda eta DJ Oihan Vega, herriko plazan. -21:30-23:30: 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat disko festa DJ Xabi Festekin eta mozorro lehiaketa, Elkargunean. Sariak egongo dira. Otsailak 25, larunbata -12:00: Txalkor txistulari taldearekin kalejira -19:00: Azkoitiko Musika Bandarekin eta Bizkargi Musika Eskolako Banda Txikirekin kalejira. -19:30-21:00: DJ Xabi Fest, herriko plazan. -22:30: DJ Xabi Fest, herriko plazan. -00:00: Mozorro lehiaketako sari banaketa. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, larunbat gaueko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duenak otsailaren 24ra bitartean eman beharko du izena, udaletxeko harrera bulegoan. Parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte edo gehiago izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide