Astelehenean hasiko dira Azkoitiko Inazio Iriarte kaleko galtzada eta espaloiak berritzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ots. 17a, 17:07

Atzo egin zuten obren nondik norakoak azaltzeko bilera. (Azkoitiko Udala) Astelehenean hasiko dira Azkoitiko Inazio Iriarte kalean galtzada eta espaloiak berritzen. Udaleko hirigintza arduradunak bizilagunekin elkartu ziren atzo obren nondik norakoak azaltzeko eta izan zitzaketen zalantzak eta galderak argitzeko. Miguel Angel Bastida zinegotziak eta Arturo Garate udal arkitektoak azaldu zutenez, lanak bi fasetan egingo dituzte: lehenengoan, Ospeletxe eta Inazio Iriarte kaleko 23 zenbakiraino esku hartuko dute, eta, bigarrengoan, Ospeletxetik Atraskua tabernara doan zatia berrituko dute. Lanen iraupena pare bat hilabetekoa izango dela aurreikusi dute arduradunek. Haien arabera, bigarren fasea da "konplexuena", eskola inguruan esku hartuko dutelako eta eskolako sarrera-irteera orduetan jende asko pasatzen delako bertatik. Horregatik, Garateren esanetan, "eragozpenak murrizte aldera", Aste Santuko bi asteetan lanak aurreratzen saiatuko dira, ikasleen opor egunetan, alegia. Behin berritze lanak bukatuta, kaleak bi metroko espaloiak izango ditu alde banatan eta bide-zorua kota berean egongo da, bizilagunekin adostuta bezala. Lanek irauten duten bitartean, bizilagunek Plaza Berrin edo Joseba jatetxe aurreko aparkalekuan arazorik gabe aparkatu ahal izango dituzte ibilgailuak. Estrada kalean norabide aldaketa Errexil taberna aldetik Inazio Iriarte aldera doazen ibilgailuek gorantz jarraitu beharko dute. Horretarako, Estrada kalearen norabidea aldatuko dute Inazio Iriarte kaleraren paretik hurrengo biribilgunera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide