Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak, Artxamendi Topalekuaren eskutik, inauterietako jaialdia antolatu du aurten ere. Mozorro lehiaketa eta dantza erakustaldia egingo dituzte Elkargunean, otsailaren 24an, ostiralean, 21:30etik 23:30era. Jaialdia DBHko ikasleei zuzendua dago.
Lehiaketan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, jaialdira mozorrotuta agertzea nahikoa da, eta bakoitzak, banaka edo taldeka, nahi duen mozorroa aukera dezake. Sariak izango dira parte hartzaileentzat, eta musikaz girotuko dute jaialdia.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide