Burning Daylight taldearen kontzertua izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Zakela kultur elkartean izango da, 23:00etan.

Burning Daylight taldearen kontzertua izango da ostiralean, Azkoitiko Zakela kultur elkartean. Mundu osoko musikariak daude talde horretan: iparraldekoak, hegoaldekoak, ekialdekoak zein mendebaldekoak. Musika estiloari dagokionez, bluegrass eta country estiloko doinu alaiak taularatuko dituzte. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide