Azkoitiko Aizkibel liburutegiaren eraikineko hormak konponduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ots. 15a, 11:05

Lanak tarteko, liburutegiaren azken solairua itxita egongo da ostiralean eta zapatuan. Aldiz, hilaren 24an eta 25ean eraikin osoa egongo da itxita.

Ate berriek herritarren irisgarritasuna bermatzea dute helburu. (Ane Olaizola/Hitza) Datozen egunetan Azkoitiko Aizkibel Liburutegiaren eraikinaren hormak berritzeko lanak hasiko dituzte. Hormak margotu eta horietan dauden pitzadurak konponduko dituzte. Lanak tarteko, liburutegiaren azken solairua itxita izango da ostiralean eta zapatuan. Aldiz, eraikin osoa itxiko dute otsailaren 24an eta 25ean. Horrenbestez, ez dute zerbitzurik eskainiko egun horietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide