Bisaurin inguruetara eski irteera egingo dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ots. 14a, 11:59

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, mendiko eski irteera egingo dute asteburuan. Bisaurin (Huesca, Espainia) inguruetara joango dira, larunbatean 06:00etan liburutegi aurretik abiatuta. Hara joan nahi duenak, Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan eman beharko du izena, eta bihar izango da horretarako azken eguna. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 60 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide