Janaria banatzeko boluntarioak behar ditu Azkoitiko Caritasek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Caritasek janaria banatzeko duen zerbitzurako boluntarioak behar ditu. Felix Azurmendi erretoreak adierazi duenez, herriko dendetara janari bila joaten dira egunero, eta horretarako behar dute jendea, batez ere. Goizetan egiten dute lan hori, eta horretarako prest dagoen jendearen bila ari dira. Animatzen denak Azurmendirengana edo Luis Arregi Izpizurengana jo dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide