Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikiko dituzten gunea. (Azkoitiko Udala)
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak argitaratu ditu Azkoitiko Floreaga auzoan eraikiko diren hamasei Babes Ofizialeko Etxebizitzen esleipen prozesuan onartu eta baztertu dituzten eskatzaileen zerrendak. Guztira, 37 eskatzailek osatzen dute onartuen zerrenda. Horiek izango dira etxebizitzen zozketan parte hartuko dutenak. Errekurtsoak aurkezteko epea datorren martxoaren 6ra bitartekoa da.
Ikusi
hemen onartuen eta baztertuen zerrendak eta informazio osagarria.