Azkoitiar bat hil da Deban kamioi batek harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

08:30ean gertatu da istripua, AP-8 autobidean, Deban. EITBk jakinarazi duenez, 60 urteko gizon azkoitiarra da hildakoa.

Gizon bat hil da AP-8 autobidean, Deban, kamioi batek harrapatuta. EITBk jakinarazi duenez, 60 urteko gizonezko azkoitiarra da hildakoa. 08:30 aldera gertatu da istripua. Antza denez, autoren batek arazoren bat izan du, eta seinaleak jartzen ari zela harrapatu du kamioi batek gizonezkoa, Itziarko tuneletara iritsi baino metro batzuk lehenago. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, biktima errepidean zergatik zegoen argitzeko. Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide