San Blas opilen ikastaroa egin dute Azkoitiko AEK-ko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko AEK-ko ikasleek eta mintzalgunek San Blas opilak egiten ikasi dute gaurkoan. AEK-ko ikasle batek eman dizkiote azalpenak, eta masari forma ematen ere ausartu dira batzuk. "Opil goxo askoak egiten ikasteaz gain, euskara praktikatzeko aukera ederra izan dugu", adierazi dute antolatzaileek. Hona hemen ikastaroko argazki batzuk:  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide