Juan Karlos Merino idazle zendu berriari buruz idatzi du Zuhaitz Ordokik 'Zuzeu' atarian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko ots. 8a, 11:54

Joan den ostiralean zendu zen Juan Karlos Merino idazle azkoitiarra, eta hari buruz idatzi du Zuhaitz Ordokik Zuzeu atarian. Jarraian irakur Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko izenburupean argitaratu duen idatzia: "Otsailak hiru egun zituela hil zen Juan Karlos Merino idazlea (Azkoitia, 1967-2017). Bere gurasoak etorkin gaztelarrak ziren, eta 22 urte bete zituenean euskara ikasteko deliberoa hartu zuen, baita ondo ikasi ere. Ez dira ugari gurean literatura erotikoari bilduma oso bat eskaintzen dioten argitaletxeak. Sona gehien izan duen kasuetako bat litzateke, akaso, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen Literotura izeneko bilduma. 1998an Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ekin zioten ibilbide hari, eta geroztik makina bat izenburu berri gehitu dizkiote euskal literatura erotikoaren zerrendari. Oholtza hartan izan zen Merino, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Jasone Osoro eta beste zenbaitekin. Narrazio erotiko bana eskatu zitzaien hainbat idazleri, eta hemezortzi lumek jantzi zuten kantu berri bat zekarren txori erresinula hura. Ospe handiko idazleak zeuden, baita hasi berriak ere, jakinduria eta freskotasuna uztartzen, esperientzia eta gaztetasuna nahastuz. Arrosa petaloak da Merinok sail honetarako idatzi zuen ipuina". Jarraitu testua irakurtzen Zuzeu atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide