Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak Azkoitiko Udalari eskatu dio herritarrentzat mangerak jartzea, autoak edo bizikletak garbitu ahal izateko. Taldeko kideek diote bazkide eta bizikleta erabiltzaile askoren eskaera dela. "Ez zaigu iruditzen 'lapurtu egiten dituzte' aitzakia erabiltzekoa denik gaur egun", azaldu dute. Eta, horri lotuta, esan dute beste herrietan ere herrigunetik aparte badirela mangerak eta ez dituztela lapurtzen. "Arazoa lapurretak baldin badira, herrian badugu bat Udaltzaingoaren talde handi bat eta bai Ertzaintzaren etxe bat". Jokin Ormaetxea elkartekoek uste dute "neurriak hartuz gero" arazoa konpon daitekeela, eta udalari iruzkina kontuan har dezan eskatu diote.