ARGAZKI BILDUMA: Karate txapelketak jokatu dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

XVIII. senior mailako Euskadiko Karate Txapelketa, Karate Egokituaren III. Kopa, autonomia erkidegoen arteko Junior Trofeoa eta Beteranoen I. Kopa jokatu dituzte gaur, igandea, Azkoitiko Elkargunean. 10:00etan hasi dira lehiak, eta hainbat lagun bertaratu da horiek ikustera. Azkoitiko Anaitasuna Kanku karate eskolak antolatu ditu txapelketak, Euskal Karate Federazioarekin elkarlanean eta Azkoitiko Udalaren babesarekin. Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk:ARGAZKI BILDUMA: Karate txapelketak jokatu dituzte Azkoitian [flickr_set id="72157678432478640"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide