Juan Karlos Merino idazle azkoitiarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atzo hil zen azkoitiarra, eta gaur izango da haren aldeko hileta-elizkizuna Azkoitiko parrokian. Hainbat literatura lan egindakoa zen Merino.

Juan Karlos Merino Maxixatzenek 2002an egindako elkarrizketa batean. (Maxixatzen.eus) Juan Karlos Merino (Azkoitia, 1967) idazlea hil zen atzo, ostirala. Hainbat literatur lan egina zen Merino, hala nola Kondoi urrunak (Txalaparta, 2002) eta Kaleko ipuinak (Elea, 2006). Batez ere, narrazio erotikoak idatzi zituen. Gainera, Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariko kolaboratzailea zen Merino, eta hark elkartean egindako lanak eskertu dute Maxixatzeneko kideek. Gaur, zapatua, 19:00etan izango da Merinoren aldeko hileta-elizkizuna Azkoitiko parrokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide