Azkoitiko egungo eta lehengo hainbat udal ordezkarik herri galdeketa babestu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urt. 28a, 14:52

Hainbat alderditako udal ordezkariek adierazi diote babesa erabakitzeko eskubideari. Urrats taldearen arabera, "Azkoitiko historian inoiz ikusi ez den argazkia" da gaurkoa.

Hainbat alderditako udal ordezkariek adierazi diote babesa herri galdeketari. (Urrats) Urrats taldeak maiatzaren 7an egingo duen herri galdeketa babestu dute Azkoitiko egungo eta lehengo hainbat udal ordezkarik. Eguerdian egin dute ekitaldia, eta Leire Gorrotxategi Urratseko kideak aurkezpen labur bat irakurri du lehenik. Ondoren, Mikel Zubizarreta (EAJ) eta Jexux Oteiza (EH Bildu) zinegotzi ohiek hartu dute hitza, eta adierazpen bat irakurri dute. Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa babestu dute, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Urrats taldeak esan duenez, euskal herritarren erabakitzeko eskubideak bildu ditu demokrazia garaian Azkoitiko Udalean herritarren ordezkari izan direnak. "Ez daude denak, baina bai denetarikoak. Siglen gainetik, oinarrizko eskubide bat defendatzeak batzen ditu. Azkoitiko historian inoiz ikusi ez den argazkia da gaurkoa: jabetu gaitezen guztiok honek duen balioaz. Beraz, eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen. Erabakitzera goaz, denok batera, elkarrekin!".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide