2017ko Antzerki Jardunaldietako kartela. (Matadeixe)
Urtero bezala, aurten ere antolatu dituzte Antzerki Jardunaldiak Azkoitiko Matadeixen. Igandean hasi eta maiatzaren 26ra bitartean, zazpi emanaldi izango dira, guztiak 19:00etan hasita.
Hona hemen egitaraua:
-Urtarrilak 29: Dxusturi Teatroaren
Karramarroa antzezlana.
- Otsailak 19: JB Pedradasen eskutik,
Aqui va a venir un cataclismo.
-Martxoak 12: Maite Guevararen
¡Ahora! antzezlana.
-Martxoak 26: 2Theatre konpainiaren eskutik,
Boris & Ingrid.
-Apirilak 30: Banakike txotxongilo taldearen
Ilargi Arrantza.
-Maiatzak 14: Beheko Larraine Dramaturgiak antzeztuta,
Atte hil aurretik.
-Maiatzak 26: Ixiar Rozasen eta Maite Arroitajauregi
Mursegoren eskutik
, Plastika.