Tango ikuskizuna izango da urtarrilaren 28an Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Fernando Valsega Buenos Airesko abeslariak eta Exilio New Tango orkestrak Luna del Sur ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 28an, larunbata, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Musika, dantza, poesia eta Argentinako espiritua uztartzen dituen emanaldia da. 22:00etan hasiko da, eta sarrerak leihatilan bertan egongo dira salgai ikuskizuna hasi aurretik, sei eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide