Alai Batzaren 30.urtemuga dela-eta, aisialdi taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu hil bukaerarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urt. 18a, 18:41

Urtarrilaren 28an ospatuko dute urteurrena, eta makarroi janak, tailerrek nahiz txokolatadak izango dute tartea, besteak beste.

Alai Batza aisialdi taldea (Juan Inazio Sudupe) 30 urte beteko ditu Alai Batza aisialdi taldeak urtarril amaieran. Hori dela eta, hilaren 28rako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 13:00etan makarroi jana egingo dute ABko bazkideek, Floreaga ikastetxean. Bazkarirako sarrerak idazkaritzan erosi beharko dituzte, euro baten truke. 16:00etatik 20:00etara puzgarriek, tailerrek nahiz jolasek hartuko dute herriko plaza, eta, 18:30ean txokolada egingo dute. 19:00etan Alai Batzaren 30. urteurrena islatuko duen ekintza bat egingo dute plazan, eta, eguraldi txarra egingo balu, Gure Herri frontoian. Torre Zuri udal erakusketa aretoan Alai Batzaren erakusketa bat egongo da bihartik hasi eta hilaren 22ra arte, eta 26tik 29ra arte. Alai Batzako argazkiak, bideoak, albumak, kamisetak eta sinadurak ere bilduko dituzte; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide