Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Rock-and-roll doinuez gozatu ahal izango da ostiralean Azkoitiko Matadeixen, 22:30etik aurrera. Izan ere, Sumision City Blues eta What a Band taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte. Sumision City Blues blues, folk, country eta rock estiloak biltzen dituen talde gasteiztarra da. What a Band, berriz, Bergarako taldea da, eta musikari eskarmentatuak daude tartean; Fiachras, Bizardunak, Mahaster River, Belceblues eta Brigada Criminal taldeetakoak, besteak beste. Oraingoan, baina, country-rockean jarri dituzte indarrak, beti ere bestelako ñabardurak gehituz. Iaz kaleratutako Soft and strong diskoak harrera oso ona izan du, eta bertan aurkeztuko dute.