Bidasoak irabazi du eskubaloiko lagunarteko partida

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

(Maxixatzen.eus) Munoaundi eskubaloi taldeak antolatuta, Asobal ligako Bidasoa eta Bada Huesca taldeen arteko lagunarteko partida izan zen joan den larunbatean, Azkoitiko Elkargunean. Aretoa goraino bete zen, eta giro polita izan zen bertan. Irungo taldeak irabazi zuen partida, 31 eta 28. Sarreren bidez bildutako dirua Munoaundi Azkoitiko eskubaloi taldearentzat izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide