Ainhoa Suduperen erakusketa ikusgai dago Azkoitiko Zakela tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ainhoa Sudupe ilustratzailearen 20 lan inguru ikus daitezke Zakelan. (Ihintza Elustondo) Ainhoa Sudupe ilustratzaile azkoitiarraren erakusketa ikusgai dago Azkoitiko Zakela kultur elkartean. Egileak azken bi urteetan sortutako lanak bildu ditu, teknika mistoak eta hainbat gai lantzen dituztenak. Guztira, 20 lan inguru daude, eta otsailaren 14ra bitartean egongo dira bertan. Azpeitian aurrez lan batzuk erakutsi izan ditu Sudupek, baina Azkoitian lehen aldia du.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide