Bi autoren arteko istripua izan da Azkoitian, Sidenor enpresaren parean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua "arina" izan da, eta errepidean ez du arazorik eragin. Halere, autoetako batean zihoan pertsona bat Zumarragako ospitalera eraman dute, "zorabiatuta" zegoelako.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, asteartea, 12:30ak aldean, GI-631 errepideko 19,1 kilometroan, Azkoitiko Sidenor enpresaren parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua "arina" izan da, eta errepidean ez du arazorik eragin. Halere, autoetako batean zihoan pertsona bat Zumarragako ospitalera eraman dute, "zorabiatuta" zegoelako. Ertzaintzak, euria dela eta, tentuz gidatzea gomendatu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide