Oihana Goenagak, Ane Errazuk eta Alba Urtzelaik irabazi dute patata tortila lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Patata tortila lehiaketako irabazleak. (Azkoitiko Udala) Gazte Astearen barruan, Artxamendi topalekuak antolatuta, patata tortila lehiaketa jokatu zuten atzo Azkoitian. 15. edizioa izan da aurtengoa, eta Oihana Goenaga, Ane Errazu eta Alba Urtzelaik osatutako taldearen lana izan zen irabazlea. Hezitzaileek eta epaimahaiko kideek partaide guztiak zoriondu zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide