Nomofobikak taldeak
Sarean kateatuak antzezlana taularatuko du larunbatean, Azkoitiko Elkargunean, 18:30ean. Gazte eta helduei zuzendutako obra da, eta egungo gizarteak eskuko telefonoekiko eta sare sozialekiko duen mendekotasuna jorratzen du. Bost euro ordaindu beharko da sarrera.
Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek mugikorrik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatuko dute antzezlanean. Umoreari muzin egin gabe, hiru emakumeak terapia bati ekingo diote mendekotasuna tratatzeko. Lan horrekin Nomofobikak taldeak 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria eskuratu zuen.