Bolumen handiko hondakinen bilketa ostegun goizean egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Datorren ostirala, urtarrilak 6, jai eguna denez, bolumen handiko hondakinen bilketa ostegun goizean egingo dute Azkoitian. Beraz, herritarrek asteazken gauez atera beharko dituzte hondakinak. Bolumen handiko hondakinak dira, besteak beste, altzariak, etxetresna elektrikoak, eta bestelako etxeko bolumen handiko objektuak. Urola Erdiko Mankomunitateak eskatu du bilketa egunak errespetatzeko. Hondakinak lehenago ez ateratzeko esan du, "kaleen itxura zaintzeko eta hondakinen pilaketak saihesteko".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide