Azkoitiko farmazien guardiako orduak gutxitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urt. 2a, 11:28

2017an, Azpeitiko Beristain farmaziak eskainiko du gaueko guardia zerbitzua

Urtarrilaren 1etik aurrera, Azkoitiko farmazietan aldaketak izango dira guardiako zerbitzuan. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara egongo da irekita guardia egokitzen zaion farmazia. Zapatuetan, berriz, herriko farmazia guztiak egongo dira zabalik 09:00etatik 13:00etara, ohi bezala. Arratsaldeetan, ordea, herriko farmazia guztiak itxita egongo dira, eta, beraz, Azpeitian edo inguruko herrietan guardian dauden botikek eskainiko dute zerbitzu hori. Igandeetan, 11:00etatik 13:00etara zabalduko dute Azkoitian guardian dagoen farmazia. Gainerako ordu guztietan, Azpeitiko guardiako farmazia egongo da irekita. 2017an, Azpeitiko Beristain farmaziak (Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko 3. zenbakian) eskainiko du gaueko guardia zerbitzua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide