Herritar ugarik egin dute bat Azkoitiko Sarek biharko deitu duen manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 30a, 11:43

Manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Itziar Elias aktoreak, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo trikitilariak, Jose Ramon Lete Traki preso ohiak, Arantxa Zubizarreta Xabier Munibe Ikastolako zuzendariak eta Josu Godoy Anaitasuna futbol taldeko jokalariak.

Herritar ugariren babesa jaso du Azkoitiko Sarek biharko, hilak 31, deitu duen manifestazioarekin. Mobilizazioa 18:30ean hasiko da plazan, Euskal presoak Euskal Herrira! Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean. Manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Itziar Elias aktoreak, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo trikitilariak, Jose Ramon Lete Traki preso ohiak, Arantxa Zubizarreta Xabier Munibe Ikastolako zuzendariak eta Josu Godoy Anaitasuna futbol taldeko jokalariak. Horiez gain, beste hainbat lagunek ere eman diote babesa Sarek antolatutako manifestazioari. Azkoitiko Sarek mobilizazioan parte hartzeak duen garrantziaz oharatarazi nahi izan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide