Elkarguneko kuota hilero ordaindu beharko dute bazkideek aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 29a, 15:29

Bazkideei soilik eragingo die aldaketak, gainerako jarduera edo aktibitateak hiru hilabetetik behin ordaintzen jarraituko dute bai bazkideek eta bai bazkide ez direnek. Horrez gain, Elkargunean bertan ikasgela bat zabalik dagoela azaldu du udalak.

Elkarguneko bazkidetza kuota hilero kobratuko dute aurrerantzean. Orain arte, hiru hilean behin kobratzen zuen kuota Elkarguneak, baina hemendik aurrera hil hasieraro kobratuko dute zenbatekoa. Udalak adierazi duenez, erabakia hartu dute bazkideentzat "lagungarria" izango delakoan. Bazkideei soilik eragingo die aldaketak, gainerako jarduera edo aktibitateak hiru hilabetetik behin ordaintzen jarraituko dute bai bazkideek eta bai bazkide ez direnek. Ikasgela bat zabalik, Elkargunean Udalak gogorarazi du Elkarguneko Jandonianiz ikasgela bat zabalik dagoela. Gela hori 18 urtetik gorako edonork erabil dezake, urte osoan. Gela hori erabiltzeko ez dago Elkarguneko bazkide izan beharrik, herritar ororentzat da doako zerbitzua. Elkargunearen ordutegi bera du gela horrek. Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00etara; zapatuetan, 09:00etatik 20:00etara; eta, igandeetan, 09:00etatik 14:00etara. Gabon garaian, berriz, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara dago zabalik. Abenduaren 31n 09:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Urtarrilaren 5ean 07:00etatik 14:00etara izango da irekita eta Errege egunez, urtarrilaren 6an, itxita egongo da.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide