Zuhaitzak Bizirik taldearen erakusketa zabalik da Torre Zuri aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abe. 27a, 11:31

Urtarrilaren 7ra arte izango da irekita.

Zabalik da erakusketa. (Maxixatzen.eus) Zuhaitzak Bizirik taldeak erakusketa jarri du Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Zabalik da joan den asteaz geroztik, eta 7ra bitartean egongo da ikusgai; goizetan, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. Hainbat ataletan banatuta dago erakusketa. Txoriak erakartzeko formula batzuk daude, zuhaitzak landatzeko egokiak diren Azkoitiko berdeguneen berri ematen da, adarrak gehiegi mozten zaizkielako zuhaitzak nola galtzen diren azaltzen da, sekula adarrak moztu ez zaizkien zuhaitzen irudi batzuk ere badaude... Horiez gain, txori etxeak, eskuz margotutako kristalezko botilak, erratz naturalak, konpota eta marmeladak, zuhaitzei buruzko liburuak eta koadroak ere badira ikusgai. Jabier Albizuri da erakusketaren arduraduna, eta hark adierazi duenez, zuhaitzen egoeraren inguruan "kontzientzia sortzea eta herritarrak inplikatzea" dira bere helburuak. Taldeari laguntza emateko moduak badaude, hala nahi duenarentzat. Bestalde, ostegunean, hilak 29, Las estaciones filma emango dute Baztartxon, 19:00etan. Doan izango da sarrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide