Mikel Elorza azkoitiarra profesionaletan ariko da datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urtebeterako sinatu du Amore&Vita Challenge taldearekin, eta Mallorkako Challengean egingo du harekin debuta.

Mikel Elorza txirrindularia. Mikel Elorza (Azkoitia, 1991) txirrindularia profesionaletan ariko da datorren denboraldian, Amore&Vita Continental taldeak fitxatuta. Urtebeterako sinatu du taldearekin, eta Mallorkako Challengean egingo du harekin debuta urtarrilean. Azkoitiarrak Ampo-Goierri taldean eman ditu azken denboraldiak, eta aurten Volta Galiciako etapa bat irabazi du.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide